Ingurumena

AENORrek egiaztatutako Ingurumena Kudeatzeko Sistema dugu Lurgoienen, UNE-EN ISO 14.001 arauan oinarrituta. Baina ingu- rumenarekiko gure konpromisoa ez da mugatzen egiaztapenak lortzera.

Lurgoienek proiektu guzti-guztietan adierazten du ingurumenarekiko errespetua, ingurumena kudeatzeko gure sistemaren xede izanik obren inpaktua minimizatzea eta sortzen ditugun hondakinak behar bezala kudeatzea. Hori horrela dela, kasuan kasu, hondakin guztiak –solido nahiz likido– biltzeko, sailkatzeko eta birziklatzeko prozesuak antolatzen ditugu, eta baimendutako kudeatzaileengana eramaten ditugu.